Nor gara?
Iñaki Gartziandia, Alberto Garcia, Izar Agirretxe eta Jon Mikel Azpiazu gara, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleak.
Zer dugu helburu?
Blog honen helburua gazteek euskal pilotaren joko tradizionalak ezagutu eta gehienbat haietaz gozatzea da. Horretarako, blogean azalduko dugu joko tradizionalak zer diren eta zeintzuk diren. Horrez gain, ekintza bat antolatua daukagu, denon artean jolastu ahal izateko. Jokotxoko ekintza atalean dago azalduta hau guztia eta baldintzak eta izen ematea atalek ere honen inguruko datuak emango dizkizu.
Beraz, gure helburu nagusia aisialdi talde bat sortzea da, inongo interes ekonomikorik gabe.
Nondik datorkigu ideia?
Aisialdi talde batekin Añorgako frontoian geundela ume batek galdera hau bota zigun behin: Zergatik ari gara beti bezala partiduak jolasten?
Momentuan ez genuen erantzuten jakin, eta galdera horrek asko pentsarazi zigun. Horrela, galdera horri bueltak emanez, beste metodo batzuk badaudela otu zitzaigun eta euskal pilotako joko tradizionalak aztertzea erabaki genuen.
Horregatik sortu dugu aisialdi talde hau, gaur egun hainbeste indar hartu duten kirolak alde batera utzi eta joko-jolas tradizional ezbedinak ezagutu eta hauen belaunaldiz belaunaldiko transmisioarekin jarraitzeko.