EMAN ZURE IRITZIA

Atal honetan zuen iritzia jaso nahi dugu. Ez dugu inoiz horrelako proiekturik aurrera atera, eta horregatik ez dakigu gure helburuak beteko ditugun edo ez. Beraz oso garrantzitsua da guretzat bai blogean, bai ikastaroetan ikusten dituzuen hutsune edo hobekuntzen berri guri ematea, hauek ekiditen saiatzeko.



  •  1-Bloga argia iruditu zaizu eta informazioa erraz bilatu duzu?




  •  2-Hutsuneren bat ikusten duzu blogean?




  •  3-Izen ematea erraza egin al zaizu?


  • 4-Ikastaroetan arduradunak ondo dinamizatu eta antolatu du jarduera?


  • 5-Egun bateko jarduera izanik eduki ezberdinak aztertu direla uste duzu edo gehiago sakon zitezkeela eta agian egun bat baino gehiago egin behar direla pentsatzen duzu?



  • 6-Interesgarria iruditzen zaizu proiektua?


  • 7-Gehitu nahi duzun zer edo zer…


Galdera hauek erantzuteko word batean galderaren zenbakia eta erantzuna jarri eta gmail bidez bidali. Balorazioak anonimoak izango dira eta oso baliagarriak izango zaizkigu, sortu berri den asialdi taldea garenez ikasteko asko dugulako. Eskerrik asko!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina