JOKOTXOKO EKINTZA

Gazteen artean joko tradizionalak sustatzeko helburuarekin lau larunbatetan burutzeko ekintza da honako hau. Baldintzetan behatu ekintza hau burutzeko bete beharreko urratsak.

Ekintzari dagokionez, joko tradizionalak azalduko dizkizuegu frontoian eta ondoren jolasteko ordua iritsiko da. Dagoeneko jakingo duzuenez, joko tradizionalak denok parte hartzeko jokoak dira eta ez da inolako prestakuntza fisikorik behar. Hortaz, lasai animatu zaitezkete, EZ IZAN BELDURRIK! Jarraian azalduta daukazue ekintza non izango den, zeintzuk diren egunak eta egitaraua. Gogoratu aukeratutako lekua eta eguna izen emateko orrian jartzea.

Sarreran aipatu bezala aisialdi talde bat sortu nahi dugu, ez daukagu inongo interes ekonomikorik, hortaz, 8 euroak bazkaria eta materiala ordaintzeko dira, ez guretzako.


KOKALEKUA: 

Bi leku egongo dira, gertuen datorkizuena aukeratzeko:



  • Añorgako frontoian. Futbol zelaiaren alboan kokatzen da.


DATAK: 
Lau larunbatetan izango da aukera joko tradizionaletaz gozatzeko, izen ematerako garaian lau egunetako bat hautatu behar da, egokien datorkizuena.
  • Azaroko 1.larunbata
  • Ekaineko azkeneko larunbata
  • Uztaileko azkeneko larunbata
  • Abuztuko azkeneko larunbata
EGITARAUA:
  • 10.00-11:00 : Aurkezpena. Elkar ezagutu joku batzuen bitartez eta ondoren egunean zehar burutuko ditugun ekintzen berri eman.
  • 11:00-13:30 : Ausaz eginiko taldetxotan antolatuta, zeinak ariketaro aldatzen joango diren, hainbat joko tradizionalen funtzionamendua ikasiko dugu, azalpen txiki baten ondoren praktikan jarriz. Egingo ditugun ariketak Zeintzuk daude? atalean agertzen direnen antzekoak izango dira gehienbat, ideia bat izan dezazuen zer nolakoak izango diren eta aldez aurretik zertxobait ulertu ahal izateko. Euskal pilotaren joko tradizionalak izango dira gehienak, baina beste joko-jolasen bat ere egingo dugu. Ariketa kopurua ez da oso handia izango, 5-6 ariketa ezberdin egingo ditugu eta errepikatzen joango gara, ondo ikasi ahal izateko.
  • 13:30-14:00: Jarduerak burutu ostean, bertan dutxatzeko aukera eskainiko da.
  • 14:00-15:30: Bazkaria: Pasta entsalada, xolomoa tomatearekin eta helatua. (janariarekin arazorik baduzu izen emateko orrian bazkaria jartzen duen ilaran azaldu, eta zer jatea gustatuko litzaizuken esan).
  • 16:00-17:30: Hainbat sariren zozketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina