ZEINTZUK DAUDE?

Milaka joko tradizional aurki genitzake, baina guk honako hauek hautatu ditugu ideia orokor bat egin ahal izateko:


  • Txingak: esku bakoitzean pisu bat hartuta oinez ahalik eta distantzia luzeena egin behar da, joan eta etorriko eremu baten barruan, ibilbidea gehienetan egiten duenak irabaziko du. 

  • Atxur jaurtiketak: Baserritarrek egunerokotasunean erabiltzen zuten tresnatik sorturiko jolasa da. Nekazal guneetan praktikatzen zena eta gaur egun iada galtzen ari den praktika. Jolas honetan lurrrean marra bat egiten da. Bertan atxurra eskuan duela partaide bat jartzen da eta hanka azpitik atxurra ahalik eta urrunen bota behar du. Urrutien botatzen duenak irabazten du.

  • Traineren txapelketak: Kostaldeko zonalde ezberdinetan, arrantza ekoizpen baliabide garrantzitsua zen lekuetan, arrantzara joaten ziren txalupa ezberdinen artean borroka egoten zen arrantzatzen bukatu ondoren ea nor iritsiko lehenago portura. Horregatik lasterketak sortu ziren. 
  • Taben jolasa: Jolas hau geheinbat emakumeek jolasten zuten jolasa da. Jolas honetan lurrean taba (objetu txikiak) batzuk uzten ziren eta partaideak eskuan beste taba bat zeukan. Eskuko taba airera botatzen zuen bitartean, lurreko taba bat hartu eta airean zegoena berriro lurrera erori baino lehen hau ere hartzea zen helburu. Horrela lurreko taba guztiak hartu arte.

Horrez gain, gu euskal pilotaren joko tradizionaletan zentratu garenez hauek izan dira aukeratu ditugunak:

  • Txokotan: Jokalari guztiak pertsona bat izan ezik jolasten hasiko dira fontisean pilota batekin, kolpatu eta paretari joaz. Huts egiten duena kaleratua izango da eta kalean zegoena bere partez sartuko da, berak sakatuz.

  • Kiniela: Jokalariak 1:1 erako partiduak jolastuko dituzte 3 tantora, irabazleak jolasten jarraituko du eta galtzailea kanpora joango da, kanpokoak orduan irabazlearen kontra jolastuko du. Sakea kanpotik datorrenak eukiko du.





  • Debekua gaindi: Jokalaiak bi eremutan kokatuko dira, erdian beste eremu bat dutelarik. Beraien artean pilota bat arrastaka kolpatu beharko dute, gehienez ere alde bakoitzean 2 aldiz, helburua besteen pilota gure eremura ez iristea da, eta pilota erdiko eremuan geratzen bada erdira bota duenak tantoa galduko du.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina