ZER DIRA?


Urteetan zehar mantendu diren jokoak dira, belaunaldiz belaunaldi pasatzen joan direnak. Beharbada aldatzen joan dira, baina esentziak berdina izaten jarraitu du beti. Plath-ek zioenez joko hauek ez ziren denbora pasa gisa bakarrik sortuak izan, haietan kulturekin erlazionatutako magia, erlijio eta jainkoen erreferentziak aurki ditzakegu. Beste autore batzuek arrazoi horietaz gain exploratzeko beharra, existentziarako borrokak eta jarduera laboralak, bizitza sedentario eta prestaketa militarrak... gehitzen dituzte.


Gai honen inguruan askotan nahasketak egoten dira, eta beraz beharrezkoa da joku autoktonoak, joku herrikoiak eta joku-jolas tradizionalen diferentziak aipatzea:
  • Joko-jolas autoktonoak:  Gehienetan ez da jatorri zehatza ezagutzen.
  • Joko-jolas herrikoiak: Kultura bateko bizi estiloen arabera jolastutako jokoak dira. Zonalde baten bereizgarriak.
  • Joko-jolas tradizionalak: Joko-jolasa denboraldi luze batean praktikatu eta ezagutu da. Belaunaldien arteko informazio transmisio bat ematen da joku hauetan.
Ez da material asko behar joko hauetaz gozatzeko, arauak erraz ulertzen dira eta gainera guztien artean erabaki izan ohi dira batzuetan. Bestalde jokoan zehar arauak aldatzea posible da. Partaide guztiek batera jokatzen dute normalean.

Hainbat ezaugarri egiten dituzte joko tradizionalak berezi, hala nola, partaide guztiek batera jokatzea, joko arauak guztien artean erabakitzea bai jokoa hasi baino lehen edo jokoa ematen ari den bitartean.

Helburua irabaztea da, baina nola? Beste partaide guztiak kaleratzea izango litzateke aukera bakarra. Izan ere, joko tradizional guztiak era desberdinetan ekin daitezke kokapen geografikoaren arabera etab. Gainera joko-jolas tradizionalen praktika paisai edo leku ezberdinetan ematen da, eskolako patioetan, plaza eta kaletan, zelai ezberdinetan, mendian...

Joko tradizionaletan bi esparru edo bi mota bereizten ditugu:
  • Kaleratzekoak: tantoa galduz gero galdu duenak kale egiten du, hau da, jokoa berarentzat bukatu da berriro hasi arte.
  • Errol aldaketa dutenak: pilota frontisera edo hormara botatzen badugu eta bertan dauden partaideetako batek hartzen badu, pilota hartu eta bota duenaren artean errol aldaketa ematen da. Hau da, pilota bota duenak hormara doa eta hartu duenak hormatik kanpo.
Hala ere, puntu batzuk hartu behar dira kontuan: sakalarien eta errestalarien mugak, partaideen artean erabakiko litzateke. Biok bat egoera dagoen ala ez (gehienetan onartua izaten da): egoera hau bi partaide bat bezala jokatzen dutenean da. Egoera bien artean txarra egiten dutenean lortzen da eta bietako batek tantoa lortzean "biok bat" bukatzen da.

Bizitzak lortzeko aukera dago. Partida bakoitzaren amaieran irabazle bat egoten da eta horrek bizitza bat lortzen du. Honek hurrengo partidan tanto bat galtzeko aukera du (lortutako bizitza galduko luke baina oraindik jokoan jarraituz). Bizitza horiek gehigarriak dira, partaide batek bizitza bat baino gehiago izan ditzake hainbat partida irabaziz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina