Nor gara?
Iñaki Gartziandia, Alberto Garcia, Izar Agirretxe eta Jon Mikel Azpiazu gara, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleak.
Zer dugu helburu?
Blog honen helburua gazteek euskal pilotaren joko tradizionalak ezagutu eta gehienbat haietaz gozatzea da. Horretarako, blogean azalduko dugu joko tradizionalak zer diren eta zeintzuk diren. Horrez gain, ekintza bat antolatua daukagu, denon artean jolastu ahal izateko. Jokotxoko ekintza atalean dago azalduta hau guztia eta baldintzak eta izen ematea atalek ere honen inguruko datuak emango dizkizu.
Beraz, gure helburu nagusia aisialdi talde bat sortzea da, inongo interes ekonomikorik gabe.
Nondik datorkigu ideia?
Aisialdi talde batekin Añorgako frontoian geundela ume batek galdera hau bota zigun behin: Zergatik ari gara beti bezala partiduak jolasten?
Momentuan ez genuen erantzuten jakin, eta galdera horrek asko pentsarazi zigun. Horrela, galdera horri bueltak emanez, beste metodo batzuk badaudela otu zitzaigun eta euskal pilotako joko tradizionalak aztertzea erabaki genuen.
Horregatik sortu dugu aisialdi talde hau, gaur egun hainbeste indar hartu duten kirolak alde batera utzi eta joko-jolas tradizional ezbedinak ezagutu eta hauen belaunaldiz belaunaldiko transmisioarekin jarraitzeko.
Joko tradizionalei buruzko blog hau oso landuta dago. Irakasleak eskatutako ezaugarri guztiak ditu eta ulerterraza izateaz gain oso erakargarria da bertan erabilitako IKT tresnak direla eta. Orokorrean oso landuta dago.
ErantzunEzabatuEbaluazio irizpide nagusien arloan e- rubrika errespetatu dutela esateaz gain (informazio iturriak, IKT tresnak, argitasuna...) bloga etxekotzeko egindako saiakera baloratu behar da beraiek egindako gauza asko ageri baitira bertan.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan beste horrenbeste, eskatutako urrats guztiak bete dituzte sartu beharreko eduki guztiak jarriz. Zerbait zuzentzekotan, kanpotik lortutako argazkien jatorriaren url-a falta da. Hala ere, lana oso ongi dago eta egindako lanarengatik zoriontzea besterik ez zait gelditzen.
Kalifikazioa: 10
Martxel Intxausti Lasarte, 1.go mailako ikaslea
• Ebaluazio irizpide nagusien oharrak: BIKAIN, guztia argi ikusten da. Lana oso ondo moldatuta dago eta gauzak oso errez topatzen dira gainera galderak oso ondo erantzunda daude eta ez dut batere arazorik topatu lan hau ulertzeko. Nahiz eta liburu eta artikulu batzuk falta diren, elkarrizketa, bideo eta eskuragarri izateko web orri asko jarri dituzte.
ErantzunEzabatu• Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak: Guztiek kolaboratu dutela argi dago, argazkietan ala agertzen da. Parte hartzaileentzako informazioa argi utzi dute eta izen ematea erraz jarri dute. Gainera argazki ugari azaltzen dira baita bideoak ere. Ez dute ortografia akatsik eta blog-a ordenatua ikusten da.
• Kalifikazioa (0-10): 9´5
• Zuen izen abizenak eta Fakultate – maila: LEIRE AGUAYO 1. Maila JFKZF
1.Ebaluazio irizpide nagusiak. Lehenik eta behin, esango dut bloga primeran eginda dagoela eta nabaria dela denbora dexente eskaini diotela bloga osatzeari. Hasieratik ikusten da bloga gauzatzeko zenbait informazio iturri desberdin erabili dituztela. Bi elkarrizketa egin dituzte , hauetan, Joseba Etxebeste eta Jésus Lete izan dira elkarrizketatuak, artikuluak erabili dituzte informazio gehigarri bezala eta zenbait liburu ere erabiliak izan dira. Horrez gain, hainbat web orrien eta blogen kontsulta egin dute, xehetasunen bat beren blogean hobetzeko. Gainera, informazio guzti honekin batera blogean zenbait argazki eta bideo ageri dira, hau erakargarriagoa eginez. Blogaren argitasuna ere nabaria da, testua ondo ordenatua dago, ondo ulertzen da azaldutako guztia, idatzitakoa erakargarria egiten da irakurlearentzat eta ez ditu ortografía akatsik. Honetan, akatsen bat jartzearren, azalpenetan eskemak eta grafikoak ez direla erabili esango nuke.
ErantzunEzabatu2.Ebaluazio irizpide zehatzak. Alde batetik,Blogean sarrera ageri da, beraien helburua eta nortzuk diren azalduz. Partehartzaileek proposatutako jarduera garbi azalduta dago eta argi geratzen da zer erakunde mota sortu duten: irabazi asmorik ez duena. Proposatutako jarduera gauzatzeko ,erabiltzaileak izan behar duten ezaugarriak eta bete beharreko baldintzak zehazten dira baina honetan bere estaldura geografikoa ez da agertzen. Beste aldetik, jarduera praktikatzeko eskura dituzten instalazioen azalpena ageri da, baita zer giza baliabide dituzten ere(administratzaileak, entrenatzaileak,sukaldariak janariak prestatzeko…). Gauza bat ahaztu zaiela uste dut, proposatutako jardueran joko tradizionalak prestatuko dituztela diote, baina ez dute aipatu zer material mota erabiliko duten, ezta joko tradizional horiek egiteko materialik behar duten ala ez. Horretaz gain, irabazi asmorik ez duen erakundea denez, ez dute diru-sarreren eta gastuen aipamenik egin, soilik ordaindu behar dena egun horietan bertan jatea nahi bada, ez dute dirurik irabazten ,alegia. Bukatzeko, erabiltzaileak erakartzeko jarduerak agertzen dira eta horiek garatzeko erabili dituzten artikuluak ere.
Guztia kontuan hartuta eta pare bat gauza kenduta,blog honekin lan bikaina egin dute.
Blogaren nota: 9,5.
Jon Ander Aguinaco Anuncibay, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzien fakultateko ikaslea. 1.Maila.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuJoko tradizionalei buruzko blog hau oso interesgarria eta ondo landuta dago. Nabaria da denbora luze aritu direla lantzen, hasieratik argi azalduz nortzuk diren eta zer helburu duten. Blog egiteko informazio ugari erabili dituzte: liburuak, blogak, artikuluak, web orriak... baita 2 pertsonei eginiko elkarrizketak, xehetasun handiak emanez. Gainera, bideo eta argazkiak gehitzean oso erakargarri bihurtu dute.
ErantzunEzabatuBlogaren diseinua egokia da, atalak ondo multzokatu dituzte eta erabilitako hiztegia aberatsa eta zuzena da, ortografia akatsik gabekoa.
Oso ondo azaldu dute joko tradizionalak sustatzeko beraien plana: zein ariketa mota egingo diren, eskura dituzten instalazioak, izena emateko modua... eta ekintza hauek hobetzeko egin zezaketenaren galdetegia jartzeak aukera handia ematen du parte hartzaileen iritsia izateko. Bestalde, irabazi asmorik ez duen erakundea dela aipatu duten arren, ondo legoke material eta instalazioak lortzeko zenbateko gastua izango duten zehaztea.
Talde lan bikaina da, horregatik 9,5eko kalifikazioa merezi duela uste dut.
Javier Barroso Valles, 1. maila JFKZF
-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak: Blog-a oso ongi dago antolatuta eta argi azaltzen dute zer diren joko tradizionalak eta hauen sailkapen zehatza egiten dute. Haien helburua ere oso argi uzten dute. IKT tresnen erabilera gauzatu dute, bai argazkiekin bai bideoekin, bereziki bideoak oso ondo aukeratuak iruditu zaizkit. Elkarrizketa bat egin dute eta horrez gain liburuak, blog-ak eta artikuluak jari dituzte, oso lan ona. Kolaborazio lana ere ona, denak agertzen dira argazkian.
ErantzunEzabatu- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak: Proposatutako jarduerak ondo azalduta eta kokatuta daude, erraz aurkitzeko moduan. Ez dudana aurkitu aurrekontua izan da, non gastu eta diru sarreren erlazioa egin beharko litzateke, bestela oso lan ona iruditu zait.
-Kalifikazioa: 9,5
-Julen Garcia Leiza, JFKZ-n fakultatea 1. Maila.
Ebaluazio irizpideak jarraituz, blog honen egileek aparteko lana egin dutela esango nuke. Oso aberatsa da zentzu guztietan: informazio iturri asko eta garbiak ditu, bi elkarrizketa aurkezten ditu (biak sakonak eta ondo egituratuak), beraiek lortutako bideo eta argazki mordoa dago … Orokorrean lan handia egin dutela nabaritzen da. Testua ulerterraza eta zehatza da, ondo landua. Gainera, musika eta bideoekin erakargarriagoa sortarazten da. Informazio ugari eta baliabide asko jartzen ditu gure esku, lanean partaide guztien presentzia nabarituz. Egitura apartekoa da. Hasieran gaia aurkeztu eta honi buruzko azalpenak ematen dira. Gero hauek hobeto ulertzeko bideoak eta informazioa eskaintzen digute, gaian askoz gehiago sakonduz. Azkenik proiektuan parte hartzeko beharrezkoa den guztia jartzen dute eskuragarri.
ErantzunEzabatuNahiz eta dantzarien bideoaren musika behin eta berriro errepikatzen den orriz aldatzerakoan, ez dut uste zuen bloga 10 bat baino gutxiago merezi duenik. Zorionak!
Iraitz Azkarate Argote, JFKZ-n fakultatea 1. maila
Kaixo laukote! Lehenik eta behin esan beharra dut oso interesgarria egin zaidala zuek egin duzuen blog hau, gai aberatsa izateaz gain jendeak euskal kulturako hain garrantzitsua den euskal pilotako jokoak ezagutzeko modu ona iruditu zaidalako, batik bat, eta gainera, bildutako informazio andana hori ondo banatuta dagoela iruditzen zait, ez da eta gauza erraza hainbeste informazio jaso duzunean. Hau da, bada, blog hau irakurri ostean ateratako konklusioa:
ErantzunEzabatuOndorengo baldintzak betetzen ditu: artikulu, liburu eta web orri ezberdin askoren erabilera izan dute. Honez gain, gai honen inguruan asko aportatu dezakeen pertsonekin hartu emanean jarri eta elkarrizketa aberatsak izan dituzte, blogari beharrezko kalitatezko jauzia emanez. Honez gain, lehen aipatu bezala, eduki hauek denak ondo elkartu eta era egokian erakutsarazi dituztela iruditzen zait euskara aberatsa erabiliz eta akats ortografiko nabarmenik gabe. Multimediaren erabilera ere aipatzekoa da (nahiz eta musikak gogaitu). Azkenik, bistakoa da denen parte-hartzea. Hau esanik:
KALIFIKAZIOA: 9,5 (beti baitago hobetzerik)
EÑAUT SILBETI HOLGADO
Bloga ireki bezain laster ikus daiteke, honako hau, Blog berezi bat dela. Oso argi azaltzen dute egileak nortzuk diren, eta zein den bere helburuak, eta honek irakurlea berehala harrapatzen du. Eta lauen argazkia ikusirik, blog-aren originaltasuna ere antzeman daiteke.
ErantzunEzabatuHainbat informazio iturri bilatu dituzte, hala nola, liburuak, artikuluak,web-orriak... eta hauetaz gain, bi elkarrizketa ere egin dituzte. Guzti honekin, Blog-ari sakontasuna ematea lortzen dute.
IKT-en ikuspuntutik ere, zalantzarik ez dago lan aparta egin dutela. Ariketak azaltzeko hainbat bideo aurki ditzakegu, oso egokiak direnak, ariketak errazago ulertu ahal izateko.
Bloga oso ondo ordenatuta dago, atal ezberdinak argi adieraziz. Atal bakoitzaren barruko ordena ere argia da, hau da, testua argia eta zuzena da, eta hau erakargarriagoa egiteko, hainbat motatako argazkiak erabili dituzte.
Orotgrafia akatsak ere ez ditut ikusi, eta erabilitako hizkuntza maila egokia da.
Akats bat atera beharra badaukat, eskuineko bideoa bakarrik erreproduzitzen dela da, eta hau nekagarria egin daiteke blog-a irakurtzeko orduan.
Hau guztia esanik 9.5 bat jarriko nioke blog-ari, nahiz eta akats txiki batzuk izan, oso landua dagoela ikusten delako.
Asier Sanchez Errazkin, JFKZF 1.Maila
Bloga ireki bezain laster, ikusten da oso landua eta oso ondo eginda dagoela. Gainera oso gai interesgarria dela iruditzen zait, joku tradizionalak ikusteko eta kasu batzuetan berriak ezagutzeko ere.
ErantzunEzabatuIrizpide orokorrei dagokionez, diseinua oso ondo dago, informazio desberdina erraz aurkitu daiteke, sarreran argi azaltzen dituzte helburuak eta nortzuk diren, horrek bloga ulertaraztea errezagoa egiten du. IKT ak oso ondo erabili dituzte, bai argazki eta baita bideoekin ere. Bideoak gainera erakusten dute emaitzaren atzealdean dagoen lana eta oso baliogarriak dira jendea animatzeko eta informazioa bolobila emateko. Informazioa leku desberdinetatik hartu dute, bai elkarrizketetatik, eta artikuluetatik, beraz oso lan ona egin duzue.
Irizpide zehatzei buruz, aurrekoen berdina, guztia oso ondo agertzen da, dauden joku desberdinak, egunak, prezioa,lekuak, antolatzaileak, izena emateko orria…Guztia argi azalduta dago.
Hau guztia esanda, nire kalifikazioa 9’5 da, benetan oso lan ona egin duzuelako eta oso emaitza ona lortu duzuelako. Zorionak!
Andoni Hermoso de Mendoza Zuazubiskar ( JFKZ 1. maila)
1. Ebaluazio-irizpide nagusiak: Hasteko, esan beharra dut blogaren egiturak eta lehenengo inpresioak aditzera ematen duela bloga nahiko landuta dagoela (edo itxura hori du). Irizpideetan sartuta, jardueren nondik norakoak, parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak, proiektuaren zergati eta helburuak baita jardueretarako behar diren materialak ere. Erabilitako bibliografia ugaria da (artikulu, elkarrizekta, liburu…) eta ondo adierazita eta sailkatuta ageri da blogaren atal zehatz batean. Testuari dagokionez, azalpen guztiak nahiko zehatz eta hitz nahikoekin (ez asko, ez gutxi) daude idatzita eta bideoek hauen ulertzea errazten dute, nahiz eta eskemaren bat faltan bota. Blogaren egiturari dagokionez, orrialde bakoitzaren izenburuak nahiko argi uzten du atal bakoitzean agertuko den informazioa eta, behin hauetan sartuta, nahi den informazioa aurkitzen erraza dela zehaztu dezaket. Nahiz eta eurek egindako bideorik ez agertu, ez dira faltan botatzen, erabilitako bideoak argiak eta zehatzak baitira eta, euskarari dagokionez, ez dago esan beharrik ondo idatzita eta ortografia (begirada batean) zuzena dela.
ErantzunEzabatu2. Ebaluazio-irizpide zehatzak: Blogaren orri nagusian argi ageri dira burutuko diren jarduerak zein motatakoak diren, zein den blogaren helburua, baita noren eskutik eta zein asmorekin dagoen eginda. Era berean, atal batean parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak agertzen dira espresuki adierazita; ez ordea alokairu, material, garraio eta bestelako gastuen aurrekontuak, ezta giza baliabideak. Dena den, jarduera motak, kopurua eta hauen azalpena argiak dira (bideo eta idatzizkoa), eta erabilitako irudi, bideo eta argazkien izaerak erakargarri egiten dute bloga. Kontaktu metodoak ere modu argian daude zehaztuta, baina ez dut aurkitu blogak jorratzen duen gaiaren inguruko estekarik (historia…), nahiz eta bloga edukietan aberatsa izan. Azkenik, esan beharra dago bloga osatzeko erabilitako bibliografia era egokian adierazita eta sailkatuta agertzen dela honen atal jakin batean.
3. Beraz, guzti hau kontuan hartuta, blogari jartzen diodan nota 9/10 da.
4. GALDER EIZAGUIRRE PLAZA- JARDUERA FISIKO ETA KIROL ZIENTZIEN GRADUA – 1. MAILA
Blogaren lehendabiziko ikuspegian, oso erakargarria eta interesgarria iruditu zait, blog formal bat dirudi eta ondo ordenatuta dago. Bloga egiteko informazio iturri asko erabili dituzte eta hori blogaren informazio handian ikus daiteke (liburuak, artikuluak…). Orokorrean, bloga oso landuta dagoela ikus daiteke. Elkarrizketan ikus daiteke blogan egin den lan handia.
ErantzunEzabatudituzten IKT oso egokiak iruditu zaizkit, bereziki aukeratu dituzten bideoak. Pega bat aurkitu beharko banu, bakarrik 4 egunetan ekintza hauek egiteko aukera dagoela da, eta ondorioz, jende asko joko tradizionalak egiteko aukera galdu dezake egutegi arazoak direla eta.
Ebaluazioaari dagokionez, bloga oso erakargarria eta landuta dago, zorionak! Nota:9,5
Ander Alkegi Eskibel Jarduera fisiko eta kirol zientzien gradua- 1 maila
Bloga oso landua dagoela argi dago, irudiak eta bideoak horren erakusle dira, abesti eder batez gain. Informazioa zenbait lekutatik hartu dute eta IKT-ari dagokionez oso landua dago.
ErantzunEzabatuArgi uzten dute zein den blogaren helburua, joku tradizionalak ezagutzea, haien inguruko informazio nahikoa edukitzea, azken finean hasierako jokoak baitira, gure arbasoek jokatzen zuten jokoak hain zuzen.
Kolaborazioa argi geratzen da, argazkian ikusten den bezala eta erabilzen duten hizkera landua eta akatsik gabekoa da.
Kalifikazioa:10
Ander Arandia Morgaetxebarria , Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.
Blogean sartu bezain pronto, sarrera bakarrik ikusita, talde honek lan bikaina egin duela ikus daiteke. Informazioa lortzeko elkarrizketa pare bat, artikuluak eta liburuak eraibili dituzte eta horrek aberastasuna ematen dio azaldutako guztiari. Blogaren diseinua oso polita eta erakargarria da eta ez da bat ere konplexua, informazio guztia erraz aurkitu daiteke eta ondo azalduta agertzen da. IKT tresna asko erabili dituzte (audioak,bideoak,argazkiak…) eta horrek blogaren itxura hobetzen du eta dena irakurtzera bultzatzen zaitu. Ortografia aldetik ez dut akatsik aurkitu, eta ulertzeko oso erreza da. Egingo dituzten jarduera motak eta instalazioak argi agertzen dira, eta planifikazioa zehatz mehatz zein izango den ere ikus daiteke. Honetaz gain asko gustatu zait blogari buruz zein proposatutakoari buruz zure iritzia emateko aukera ematen dutela, ikus daiteke irakurleen iritzia kontuan izango dutela eta hobetzeko prest daudela.
ErantzunEzabatuNire ustez lan bikaina egin dute, eta ez dute 10 bat baino gutxiago merezi.(
1. Ebaluazio-irizpide nagusiak: Informazioa lortzeko iturri desberdinak erabili dituzte, bai liburuak, bai artikuluak… Elkarrizketak ere egin dituzte. Orokorrean bloga ordenatua dago eta aurkezpena argia da, IKT tresnen erabilera egokia da, bideo eta argazki ugari agertzen baitira. Blogaren sarreran dagoen argazkian 4 egileak agertzen dira, horrek taldekide guztiek parte hartu dutela justifikatzen du. Euskeraren erabilera zuzena eta ortografia akatsik gabea da.
ErantzunEzabatu2. Ebaluazio-irizpide zehatzak: Orokorrean ebaluazio irizpide zehatzak behar bezela landu dituzte blogean aurreikusitako diru sarrerak izan ezik, ez baitira agertzen, baina hortaz aparte nire ustez lan oso ona egin dute.
Kalifikazioa: 9,5
Beñat Leiza Balda Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.